Lurrun tren-makina ur-lurrunaren indarrarekin bultzatutako tren-makina da. Ibilgailu hau trenbidetako garraiabide nagusia izan zen XX. mende erdialderarte, hemendik aurrera diesel tren-makinengatik eta tren-makina elektrikoengatik ordezkatuak izan ziren.
Lehen burdinbieetan orgak errail gainean bultzatzeko zaldi taldeak erabiltzen ziren. Lurrun Tren Makinak garatu zirenean, trenbideetan aplika zitekeela pentsatu zen. Lehen saiakerak Britainia Handian izan ziren; horrela Richard Trevithick-ek tren-makina bat eraiki zuen 1804ean. Lehen saiakera hauen emaitza 1829an heldu zen, George Stephenson-en Rocket tren-makina hain zuzen ere.
Lurrun tren-makinak galdara horizontal zilindriko bat erabiltzen du etxea atzealdean duela, zati bat kabina barruan duelarik, horrela gidatzaileak eguraldi txarretik babesten ditu. Etxea erregaia erretzen den lekua da. Lau hormaz eta zeru deritzon sabai batez osatuta dago
XX. mendean diesel tren-makinen eta tren-makina elektrikoen agerpenak lurrun tren-makinen amaiera azkartu zuen; hala ere, Ipar Amerikan eta Europan mende erdialderarte erabili ziren, eta beste herrialde batzuetan mende bukaerarte iraun zuten. Nahiz eta makina oso errazak izan eta erregai anitzetarako moldatuak izan daitezkeen, diesel motoreak eta elektrikoak eraginkorragoak dira, eta gainera, etengabeko mantenketa behar dute. Ibilbidean zehar askotan urez hornitu behar da, eta hau leku idorretan (basamortuetan adibidez) edo ur egokia ez dagoen lekuetan arazo larri bat da. Lurrun tren-makinek hainbat ordutako beroketa behar dute, galdara piztuta egon behar delarik prest egon baino lehen, eta egunaren bukaeran errautsak kentzeko eta parrillako zikinkeria garbitzeko prozedura bat jarraitu behar da; diesel tren-makinetan eta tren-makina elektrikoetan berriz, martxan jartzeko eta gelditzeko lana askoz azkarragoa eta errazagoa da. Azkenik tren-makinek botatzen duten kea oztopo bat izan daiteke. Azpeitian badago museo bat ferrokarrilari buruzkoa. Animatzen zaituztegu bisitatzera!